XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goian: Elikatzea beharrezko zaigu gure gorputza osasunean mantentzeko. Elikadurak ematen digu mugimendurako behar dugun energia, gorputzaren beroa sortu eta prozesu organikoak ahaltzen ditu. Adoleszente gaztearengan zelul zatiketa txit biziki ematen da, halabaita ehun eraikuntza. Bidebatez, elikadura egokiak garrantzi handiago du gaztetxoarengan helduarengan baino. Diagrama honetan, sinplifikatuta, 11 urteko gaztetxo baten eguneroko elikadura beharrak agertzen dira (ezkerretara) eta behar hauek erregimen orekatu batetan nola molda daitezke.

A, B, C, D bitaminak
Mineraleak
kaltzioa 700 mg
burdina 13 mg
Energi beharra 2.400 kaloria (9.600 julio)
Isurkaia 1,7 litro
karbon hidratoak 400 gr.
Proteinak 60 gr.
Gantza 70 gr.
Gurina 56 gr.
esnea 0,5 litro
Patatak eta beste tuberkuloak 112-224 gr.
Ogia 168 gr.
Azukrea eta beste gozoki batzu
Arrautza
Okela, arraikia edo gazta 84 gr
Barazkiak eta entsalada 112-168 gr
Fruta ale bat
.

Hau gertatzen denean, orbaindura edo zirrosia sortzen da, alkoholikoen kasuan gertatzen den legez.

Droga edo gaisotasunen batekin gibela zaurituta geratzen bada, ikterizia edo min oria sor daiteke.

Globulu gorri deskonposatuen gaiek larrua berde orixkaz tindatzen dutenean agertzen da gaitz hau.

Funtzio hauek denek, energi sortze izugarria dakarte eta horrexegatik da gibela bero sortzailerik handienetarikoa.

Harrigarriena zera da: egintza hauek zelula hepatiko moeta berdinean oinarritzen direla denak eta hortik datorkio gibel zelulari gorputzaren zelularik moldakorrena izatea.

Organismoaren elikadura
Organismoak bere bizi prozesuaren motore bezala erabili aurretik, irensten ditugun janari gehienak fisiko eta kimikoki deskonposatu egin behar dira.

Deskonposaketa honi liseriketa deitzen diogu eta liseri tutuan burutzen da, hau da, esteetan.

Pertsona helduarengan, LISERI TUTUAK zortzi bat metro luze ditu ahotik IPURTZULOraino.

Tutu honetan barrena deskonposatu egiten dira irensten ditugun janari guztiak, erraz xurga daiteken gai bat bihurtzen direlarik.

Hain zuzen tutu honetan jasaten du gure janariak ENTZIMEN erasoa, urdailaren azido eta gibelak isurtzen dituen behazun gatzen laguntzaz.

Prozesu honetako hondakinak kanpora botatzen ditu aldizka gorputzak GOROZKI forman.

Este barneko estalkiaren tolesduretan gordetako zelula talde batzuren barnean sortzen dira entzima indartsuak.

Entzima hauetariko batzu ezaktiboki jariatsen dira, zelula biziak liseritzeko benetan gai bait dira.

LUMEN edo este zokunean baldintza kimiko egokiak aurkitu bezain laister konektatu eta funtzionamenduan jartzen dira.

Entzimak eta berauek funtzionatu ahal izateko beharrezko diren baldintza kimikoak sortzen dituzten isurkinek liseri tutuko zenbait puntutan sortu eta korritzen dute.

Estearen egoeraren aldakuntza bakoitzak erreakzio kimiko sail bat eragiten du eta elikadura boloaren zati ezberdin bat liseritzeko prestatzen ditu.

Aldi berean, este gainaldean sorturiko erreakzio baten bitartez entzima gehigarriak ezaktibatu egiten dira.

Esteen epiteli estalki mehea MUKI GERUZA bilgura lodi batekin babesten da liseri urinetatik; honela epiteli zelulek ez dute ikuitzen edukin errekorra.

Nahiz horrela babesturik egon, zelula hauen bizia oso laburra da.

Bost egunero erabat aldatzen da estalkia.

Eta egunero 250 gr. epiteli estalki liseritu eta botatzen ditugu.

Janarien deseraketa
Prozesua ahoan hasten da, non hortz eta mihiaren ekinaz gure janaria ebaki, ttikitu, xehetu eta LISTUarekin nahasten bait da.

Liseri tutua igarotzeko janaria labainkor izan dadin, litro bat listutik gora sortzen dugu egunero.

Hementxe, ahoan, gertatzen da baita ere liseriketaren lehen ekina PTIALINA entzimak almidoia azukre bihurtzen duenean.

Horregatik, batez ere almidoiez osatzen den ogia mastekatzen dugun adinean, gero eta gozoago iruditzen zaigu.

Mastekaturiko janaria edo BOLOA, mihia eta aho sabaiaren eraginez, ESTEGORRIAN sartzen da.

Giharre uzkurtzeek (PERISTALTIKOEK) erakarrita hortik urdailera jaisten da.

Urdailak janaria jaso eta liseritu egiten du, aldi berean liserituriko janari kantitate ttikiak tarteka duodenora bidaltzen dituelarik.

Proteinen liseriketaren lehen urratsak urdailean ematen dira.

Hantxe nahasten da PEPSINA entzima AZIDO KLORHIDRIKOarekin liseri urina osatzeko.

Urin hau liseri azidoarekin nahasten da urdail hormen mugimendu uhinaireen bitartez.

PILORO ESFINTERE deituriko balbulan barrena duodenora janaria, zatika zatika, pasatzen denean hasten da benetan liseriketa.

Urdailetik datozen azidoak isurkin alkalino baten bitartez neutralizatzen dira baina duodenora heltzen direnean HORMONA edo mezulari kimiko bat sortzen dute.